→Basauri

Basauri Baik 15.000 euro eman ditu dohaintzan hiru proiektu udalerrian bertan gauzatzeko

Impulsa ekimen propioaren bitartez hiru proiektu saritu dituzte: sexu-heziketari, aniztasunari eta auzoetako aldarrikapenei buruzkoak.

Basauri Baiko ordezkariak, I. Impulsa sarien irabazleekin // Argazkia: Basauri Bai

Impulsa ekimen propioaren bitartez hiru proiektu saritu dituzte: sexu-heziketari (Xarma), aniztasunari (Colombia-Euskadi) eta auzoetako aldarrikapenei (Baskonia-Larrazabal) buruzkoak

Impulsa Basauri programa eratu du aurten lehen aldiz Basauri Bai udaltaldeak. Ekimen honen helburua da Basaurin bertan zabalkunde soziala duten proiektu berritzaileak saritzea.

Lehen edizio honetan 15.000 euroko partida sortu dute (hilero udaltaldeak gastu eraginkorretarako erabiltzeko duten eta legegitzaldi honetan erabili behar izan ez duten soberakina da) eta hiru proiektu saritu dituzte: Xarmaren ‘Sexualitateak landuz. Gizarte eta genero aniztasunerantz bidea egiten’ (5.000 euro); Baskonia-Larrazabal Auzo Elkartearen ‘Harresia aldi luze baterako’ (4.352,65 euro); eta Colombia-Euskadi Elkartearen ‘Basaurin aniztasunaren alde’ (5.000 euro).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak