→Basauri

Euskara eta generoari buruzko umorezko bakarrizketak antolatu dituzte Basaurin

Bakean dagoenari bakean utzi bakarrizketa izango da Basaurin azaroaren 21ean, asteazkenez. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek sei bakarrizketa aurkeztuko dituzte, eta euskara eta generoa umoregai hartuta bizitzako hainbat esparru landuko dituzte. Euskalkiak, onomatopeiak, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak hizpide izango dituzte. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatuko dituzte Martiarenak eta Torregaraik.

Bakarrizketak azaroaren 21ean izango dira Pozokoetxeko Kultur Etxean, 19:00etan hasita, sarrera doan. Emanaldia ordu bete ingurukoa izango da.

Kultur Basaurik antolatu du Bakean dagoenari bakean utzi emanaldia, Lanku kultur enpresaren eta Basauriko Udalaren laguntzarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak