→Basauri

Balkoietan baratze ekologikoak sortzeko tailerra, maiatzean

‘Sor ezazu zeure baratze ekologikoa balkoian’ ikastaroa eskainiko dute maiatzean Basaurin, Sagarrak eta Kultur Basaurik antolatuta. Besteak beste, etxeko guneak prestatzea, zer landatu eta barazkiak era ekologikoan hazteko zaintzak eta irizpideak landuko dituzte tailerrean. Ikastaroa maiatzeko larunbatetan izango da (maiatzak 4, 11, 18 eta 25) Basozelai Gizarte Etxean 10:00etatik 13:00etara.

Interesdunek izena emateko epea zabalik dute maiatzaren 3ra arte. Basozelai Gizarte Etxean bertan, basozelai@basauri.eus helbide elektronikoan edo 944 666 400 telefonoan eman daiteke izena. Basaurin erroldatuta daudenek 15 euro ordainduko dituzte eta gainontzekoek 20 euro.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak