→Basauri

Barreterapia saioa antolatuko dute Hego Uribeko Berbalagunek Basaurin

galdakao barreterapia 2018 otsaila hego uribeko berbalagun

Otsailean Barreterapia saioak Galdakaon antolatu ondoren, apirilaren 19an Basaurin izango da barre egiteko saioa, Hego Uribeko Berbalagunen eskutik.

Barreterapia saioa Galdakaoko berbalagunekin // Hego Uribeko Berbalagun

Otsailean Barreterapia saioak Galdakaon antolatu ondoren, apirilean Basaurin izango dira barre egiteko saioak. Hain zuzen ere, apirilaren 19an da hitzordua Basaurin, Pozokoetxe Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara. “Euskaraz barre egitea erraza dela baieztatuko dugu. Ondo pasatzeko gogoa eta euskaraz  jakitea baino ez dugu eskatzen“, diote Hego Uribeko Berbalaguneko arduradunek.

Barreterapia saioa doakoa da, baina parte hartu nahi duenak izena eman behar du aurretiaz hegouribe@aek.eus helbide elektronikoan edo 607 146 855 telefono zenbakian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak