→Basauri

Basatiak koadrilak Herriko Taldeak elkartearen familia handitu du

Basauriko Jaiak 2016 Bajada
Basatiak 2016ko koadrilen jaitsieran // Geuria

Herriko Taldeak elkarteak familia handitu du eta aurrerantzean 16 koadrilek osatuko dute batzordea, Basatiak koadrila onartuaz. Otsailaren 1ean bozkaketa egin dute Herriko Taldeaken eta orain arteko hamabost koadrilek aho batez onartu dute Basatiak batzordean sartzeko. “Elkartea 16 koadrilek osatuko dugu eta buru belarri egingo dugu lan 50 urte hauetan egindako lan guztia manten dadin eta historia egiten jarrai dezagun“, diote Herriko Taldeaketik.

Urteak daramatza Basatiak koadrilak Basauriko jaietan parte hartzen eta hainbat jarduera antolatzen (besteak beste, motorren kontzentrazioa,kuadrillen arteko esku pilota txapelketa,heavy eguna, muskuilu-jana eta partxis azkarra), baina orain arte ez da Herriko Taldeakeko parte izan. 2017ko sanfaustoetan froga saioak egin ditu Basatiakek jai batzordearen filosofaren barruan sartu edo ez adosteko.

Zuzendaritza batzorderako hauteskundeak

Urtero bezala, 2018ko jaiak antolatzeko zuzendaritza batzorde berria osatzeko deia zabaldu du Herriko Taldeakek. Modu horretan, kandidaturak aurkezteko epea zabaldu dute: “Kandidatura osatzen duten pertsonek, 18 urte baino gehiago izan behar dituzte eta Herriko Taldeak osatzen duten koadrila bateko kide izan behar dira. Kandidaturak, lehendakaria, lehendakari-ordea, idazkaria, diruzaina eta bokal bat gutxienez izan behar ditu“, diote Herriko Taldeaketik.

Kandidaturak posta kutxa bidez bidali beharko dira (Posta Kutxa 84, 48970 Basauri) eta horretarako azken eguna otsailaren 15a da (19:00ak baino lehen). Kandidaturak Herriko Taldeak osatzen duen bi koadrilen abala eduki behar ditu. Zuzendaritza batzordeak aurkezteko batzarra, Herriko Taldeken lokalean izango da otsailaren 15ean 19:30ean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak