→Basauri

Baskonia zubia berreraikitzeko ibilgailuen trafikoa moztuko dute otsailetik aurrera

Baskonia zubia berreraikitzeko obrak urtarrilaren 21ean hasiko dituzte eta 9 hilabetez luzatuko dira. Ibilgailuen trafikoa moztu egingo dute otsailean.

Urtarrilaren 21etik aurrera hasiko dira antolaketa-lanekin // Argazkia: Basauriko Udala

Baskonia zubia berreraikitzeko obrak datorren astean hasiko dituztela jakinarazi du gaur Basauriko Udalak. Hain zuzen ere, urtarrilaren 21etik aurrera antolaketa-lanekin hasiko dira. Momentuz ez dute ibilgailuen trafikoa moztuko, baina otsailetik aurrera mozketak egongo direla iragarri du Nerea Renteria Basauriko Udaleko Hirigintza arloko ordezkariak: “Obrek iraun bitartean oinezkoentzako pasabidea zabalik egongo da, baina ibilgailuen trafikoa moztu egin beharko dugu. Aurreikuspenen arabera, otsaila hasieratik”, dio Renteriak.

Obrak bederatzi hilabetez luzatuko dira, beraz, 2019 urte bukaerarako zabalik egongo da Baskonia zubi berria.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak