→Basauri

Basozelai-Gaztelu ikastetxeko Gazteltxo maskota agertu da

Martxoan Basozelai-Gaztelu ikastetxeko Gazteltxo maskota desagertu zen. Bilaketa lanetan ibili direla, dagoeneko aurkitu dute.

Martxoan Basozelai-Gaztelu ikastetxeko Gazteltxo maskota desagertu zen. Hala adierazi zioten GEURIAri ikastetxeko zuzendaritzako kideek: “Ikasturte honetan gurekin egon da eskolan bultzatu ditugun ekintza guztietan. Hala nola, Basauriko jaietan Eskarabilerarekin, Emakumeen aurkako indarkeriaren egunean, Euskaraldian edota Olentzero eta Mari Domingirekin. Bada, halako batean, desagertu egin zen eta apirilera arte bere bila izan gara”.

Hain zuzen ere, apirilean izan dute berriro ere Gazteltxoren berri: “Detektibe lanetan ibili gara eta azkenean jakin dugu 21. Korrika prestatzen egon zela eta, zorritxarrez orkatila bihurrituta ezin izan zuela Basaurin korrika egin. Hala ere, kartelak ipintzen ibili zela jakin dugu”, diote.

Gazteltxo pertsonaia orain dela hamaika urte sortu zuten Basozelai-Gaztelu ikastetxean, “gure ikasleen artean euskara sustatzeko”, diote.


Albiste hau Basozelai-Gaztelu ikastetxearen proposamena izan da ikasleen artean euskara sustatzeko. Ikastetxeko zuzendaritzatik eskerrak eman nahi dizkiete ekimenean parte hartu duten guztiei.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak