→Basauri

Beirazko ontziak birziklatzeko argibideak emango dizkie Udalak Basauriko ostalariei

Iaz 710 tona beira birziklatu ziren Basaurin. Udalaren helburua da herrian gaika bildutako beira-ontzien kopurua handitzea

Iaz 710 tona beira birziklatu ziren Basaurin // Argazkia: Geuria

Iaz 710 tona beira birziklatu ziren Basaurin. Udalaren helburua da herrian gaika bildutako beira-ontzien kopurua handitzea

Ostalaritzan beirazko ontziak birziklatzeko kanpaina abiaraziko du Basauriko Udalak bihartik aurrera. Helburua da herrian gaika bildutako beira-ontzien kopurua handitzea, eta hori lortzeko, ostalaritza establezimendu bakoitzean argibide gehiago emango dituzte eta birziklatzeak Basauriri dakarzkion ingurumen-onurei buruzko sentsibilizazioa bultzatuko dute.

Establezimendu bakoitzak sortutako hondakin-bolumenaren arabera, edukiera handiagoko ala txikiagoko ontziak banatuko dizkie Udalak ostalarieiEra berean, udal ordenantzek alor horretarako aurreikusitako betebeharren berri emango die. Arrazoizko epe bat igarota, udal langileak establezimenduetara joango dira berriro, egiaztatzeko sorburuko bereizketa behar bezala egiten ari direla.

“Estatuan merkaturatzen diren erabilera bakarreko beira-hondakinen % 50a ostalaritzan sortzen da. Beraz, ostalaritza funtsezko sektorea da birziklatze-helburuak lortzeko. Horregatik garrantzitsua da ostalariak eta Udala lankidetzan aritzea, gaika bildutako beira-kopuruak gora egiten jarrai dezan”, diote udal ordezkariek. Iaz 710.916 kilo beira bildu ziren Basaurin (gaika bildutako hondakinen % 19).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak