→Basauri

Programa | Abarka Eguna, Rockein eta Festibas, Bentako jaietan

Maiatzaren 11tik 19ra bitartean ospatuko dira Bentako jaiak. Kale-animazioak, kontzertuak eta ibilgailu klasikoen erakusketa antolatu dituzte.

20 ekitaldi inguru antolatu dituzte Bentako jaietan // Argazkia: Geuria

Maiatzaren 11tik 19ra bitartean ospatuko dira Bentako jaiak. Besteak beste, Abarka Eguna eta Rockein eta Festibas musika jaialdiak izango dira. Era berean, kale-animazioak, erromeriak eta ibilgailu klasikoen erakusketa antolatu ditu Gaueko Txantxangorri Benta Auzoko Lagunen Kultur Elkarteak, Basauriko Udalaren, Babes Zibilaren, Sokatira Federazioaren, DYAren, Bridgestoneren, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen eta Emakumeak Aniztasunean Elkartearen laguntzarekin.

Bentako jaiak 2019 – Egitaraua

Maiatzak 11, larunbata. Abarka Eguna
11:30 Eskolarteko Herri Kirolak Solobarria karpan
12:00 Kale-animazioa: Danbolin Txistu Eskola eta Triki Bidebieta
15:00 Herriko kuadrilen bazkaria San Jose ikastetxean (Herriko Taldeak)
16:00-22:00 Aniztasun Kulturalaren aldeko V. Azoka Solobarriako karpan
21:00 Rockein lehiaketaren finala Social Antzokian
23:00 Erromeria San Isidro plazan: Ozen erromeria

Maiatzak 12, igandea
12:00 Kale-animazioa: Danbolin Txistu Eskola

Maiatzak 15, asteazkena. San Isidro eguna
13:00 Auzoko hildakoen aldeko meza San Jose ikastetxean
13:30 Luntxa Triki Bidebietak girotuta

Maiatzak 17, ostirala
23:00 Dantzaldia San Isidro plazan: Arizgoiti

Maiatzak 18, larunbata
11:00-13:30 ‘Txiki DYA – Bridgestone’ Solobarriako karpan (4-12 urte)
12:00 Kale-animazioa: Danbolin Txistu Eskola + Triki Bidebieta + Basauriko Haizedoinu
19:30 BBK Abesbatzen kontzertuak San Jose ikastetxean: Soinu Bidea (Basauri) + Kamara Korala (Zamudio) + Lirain Txiki (Gorliz)
21:00 Festibas jaialdia San Isidro plazan: Brigada Suicida + Isildu Zaitez + La Última Bala + Ostrich Wedding + The Jam-Ones

Maiatzak 19, igandea
10:00-13:00 Ibilgailu klasikoen erakusketa
11:30 Ibilgailu klasikoen ibilbidea Basauritik eta inguruetatik
12:00 Kale-animazioa: Danbolin Txistu Eskola + Triki Bidebieta + Basauriko Haizedoinu
21:00 Jai amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak