→Basauri

Kultura ezberdinak elkartzeko Bizilagunak ekimena azaroaren 12an itzuliko da Basaurira

basauri bizilagunak 2013

Bertako eta atzerritik etorritako familiek edota norbanakoek elkarrekin bazkalduko dute azaroaren 12an. Urriaren 29ra arte dago zabalik izena emateko epea.

Bertako eta atzerritik etorritako familiek edota norbanakoek elkarrekin bazkalduko dute, elkar ezagutzeko helburuarekin. Urriaren 29ra arte dago zabalik izena emateko epea

Bizilagunak-aldameneko familia ekimena azaroaren 12an bueltatuko da Basaurira, bosgarren urtez jarraian. Basaurikoak direnak eta bertan bizi baina jatorriz atzerrikoak diren familiak edota norbanakoak bilduko dira mahai baten inguruan elkarrekin bazkaltzeko. Europa osoan egiten den ekimena da Bizilagunak eta hainbat herrialdeetan antolatuko da une berean, baita Euskadiko udalerri askotan ere (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Getxo eta Barakaldo).

Basauriko Udalak eta SOS Arrazakeria erakundeak antolatzen dute ekimena, Zas! (Zurrumurruen Aurkako Sarea) eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Parte hartu nahi duzu?

Bazkaria bi familietako baten etxean edo txokoan egingo da, eta dinamizatzaile baten laguntza jasoko dute dena antolatzeko eta bi aldeak elkartzeko.

Parte hartu nahi dutenek hiru aukera izango dituzte: anfitrioi izan, gonbidatu izan edo dinamizatzaile izan. Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute urriaren 29a baino lehen Basauriko udaletxeko Herritarrei Arreta eta Informazioa emateko Bulegoan (HIAB), Basozelai Gizarte Etxean, Pozokoetxeko Kultur Etxean, www.basauri.eus webgunean, bizilagunak@basauri.eus helbide elektronikoan edo 944 666 355 telefonoan.

Zurrumurruen Aurkako I. Pintxo Lehiaketa

basauri zurrumurruen aurkako pintxo lehiaketa 2017 OLH CIPEB

Zurrumurruen Aurkako I. Pintxo Lehiaketan parte hartu dute Lanbide Heziketako Ostalaritzako ikasleek // Geuria

Ekimen honen ildo berean, Zurrumurruen Aurkako I. Pintxo Lehiaketa antolatu dute Basaurin eta Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko (OLH-CIPEB) Ostalaritzako 2. mailako ikasleek hartu dute parte. Pintxo txapelduna Basauriko jaietan dastatzeko aukera egon zen. Gainera, Arume tabernan eskainiko dute.

Gora