→Basauri

Cabacas auziko ertzain arduradun nagusiari bi urteko kartzela zigorra ezarri diote

basauri inigo cabacas 2012 kontzentrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bi urteko kartzela zigorra eta lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Juan Jose de Pablo ofizialari. Gainontzeko akusatuak absolbitu dituzte.

2012an Basaurin egin zuten kontzentrazioa // Argazkia: Geuria

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak gaur eman berri du Cabacas auziari dagokion epaia. Epaileak bi urteko kartzela zigorra eta lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Juan Jose De Pablo ofizialari. Ertzaintzak pilotakadak jaurti zituen gau hartan gertakarien tokian polizia arduradun nagusia zen de Pablo. Hala ere, ertzain arduradunari bi urteko kartzela zigorra ezarri arren, ez du espetxera joan beharko. Gainontzeko bost akusatuak (pilotak jaurti zituztela aitortu zuten hiru agente eta bi arduradun) absolbitu dituzte.

Cabacas auziko epaiketa Basauriko gaztea hil eta sei urtera egin dute. Urriaren 15ean hasi zen epaiketa eta hamalau saio izan ditu, azaroaren 9ra arte. Sei ertzain pasa dira akusatuen aulkitik: orduan Ertzaintzaren ofiziala zena (gaur egun ez dago Ertzaintzan); 14. furgonetaren arduraduna; garai hartan subofiziala zena -herri segurtasunekoa- eta 13. furgonetako arduraduna; operatiboan parte hartu zuten hiru ertzain soil. Bizkaiko Probintzia Auzitegitik ehun lekuko baino gehiago igaro dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak