→Basauri

Cabacas auziko epaiarekiko desadostasuna adierazteko manifestazioa deitu dute Basaurin

Cabacas auziko epaiaren aurrean, manifestazio zaratatsua deitu dute Iñigoren lagunek Basaurin abenduaren 14an, ostiralez.

Cabacas auziaren epaia jakin bitartean kontzentrazioa egin zuten Basaurin // Argazkia: Geuria

Bi urteko kartzela zigorra eta lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Bizkaiko Probintzia Auzitegiak Cabacas auziko Juan Jose De Pablo ertzain arduradun nagusiari, eta gainontzeko bost akusatuak absolbitu ditu. Epai horren aurrean, manifestazio zaratatsua deitu dute Iñigoren lagunek Basaurin abenduaren 14an, ostiralez. Manifestazioa Bentako plazatik abiatuko da 20:00etan.

Era berean, abenduaren 12an, ostegunez, Deustuko komisaldegiaren aurrean kontzentrazioa iragarri du Justizia Iñigorentzat plataformak 12:00etan, hilaren 13an elkarretaratzea izango da Galdakaoko epaitegiaren aurrean (Bizkaia, 42), eta abenduaren 16an, igandez, 12:00etan manifestazioa egongo da Bilbon, epaitegietatik Eusko Jaurlaritzara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak