→Basauri

Danbolin, Agintzari, Basauritar eta Edurre taldeen kontzertu solidarioa, Caritasen alde

bizkaia caritas 2016 bizi bete irala danbolin txistu elkartea
Danbolin Txistu Elkartea Bilbon 2016an, Bizi-Bete proiektua aurkezten // Caritas Bizkaia

Caritas Basauri erakundeak Bizi-Bete proiektua aurkeztuko du ekainaren 2an. Hartu-emanik eta gizarte edota familia babesik ez daukaten nagusiei dago zuzenduta programa eta euren gaitasunak suspertzea eta laguntza jarraitua ematea du helburu.

Aurpezpen egunean kontzertu solidarioa antolatu dute 20:00etan Arizeko elizan. Bertan arituko dira Danbolin Txistu Elkartea eta Basauriko hiru dantza taldeak: Agintzari, Edurre eta Basauritar. Era berean hainbat kolaboratzaile ere izango dituzte: Ibone Obieta (soinua), Gerardo Domingo (teklatua), Maider Diez eta Maitane Iturriaga (saxoak), Aritz Madariaga (biolina), Jose Ramon Facorro (gitarra), Aitor Salazar (trikitixa) eta Iker Etxebarria (panderoa). Sarrera librea izango da eta nahi duenak dohaintzan eman dezake dirua Caritasen alde.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|