→Basauri

Entrenamenduekin hasi da Basconia Futbol Taldea, Patxi Salinasen aginduetan

Gaur aurkeztu dute Basconia Futbol Taldea Lezaman. Lehenengo lan saioa egin dute jokalariek, Patxi Salinas entrenatzailearen aginduetan.

Taldeko argazkia egin ostean, lehenengo lan saioa egin du Basconia Futbol Taldeak Lezaman // Argazkia: Athletic Club

Basconia Futbol Taldeak dagoeneko hasi ditu entrenamenduak. Gaur aurkeztu dute taldea Lezaman eta taldeko argazkia egin ondoren, lehenengo lan saioa egin dute jokalariek, Patxi Salinas entrenatzailearen aginduetan. “CD Basconia zuzentzea proiektu erakargarria da”, dio Salinasek: “Jokalariek etekin handiena atera behar dute euren helburuetara iristeko. Izan Bilbao Athleticera salto egitea, edo zergatik ez, Athleticeko lehenengo taldean jokatzea. Ahalegina, lana eta sakrifizioaren bidez helburu horietara helduko dira”. Salinasek bi urte sinatu ditu CD Basconia zuzentzeko eta aukera izango du hirugarren urte batez jarraitzeko.

CD Basconiak denboraldia hasiko du abuztuaren 25ean Soduperen aurka, Artunduagan. Liga maiatzaren 17ra arte luzatuko da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak