→Basauri

Dani Maizen Trump irudia Domestika komunitatearen 2017ko laburpenean

basauri dani maiz 2017 domestika

Dani Maiz ilustratzaile basauriarraren Trump rejecting the Paris climate accord izeneko lana hautatu du Domestika webguneak 2017ko gertakari garrantzitsuenen zerrenda osatzeko

Dani Maizen Trump rejecting the Paris climate accord // Dani Maiz

Dani Maiz ilustratzaile basauriarraren Trump rejecting the Paris climate accord izeneko lana hautatu du Domestika webguneak 2017ko gertakari garrantzitsuenen zerrenda osatzeko. AEBtako presidente den Donald Trump ageri da ilustrazioan, umez jantzita eta trona batean jesarrita, mundua jaten koilara batekin. Urte askotan Euskal Herriko Irudigileen Elkarteko buru izan da Dani Maiz. Orain gutxira arte New Yorken bizi izan da, eta egun Berlin du bizileku eta lantoki. 2014ko urritik Geuriako kolaboratzailea ere bada.

Domestika munduko ilustratzaileen komunitate handienetakoa da. Dani Maizen ilustrazioarekin batera, 2017a errepasatzeko honakoak hautatu dituzte: Juanjo Murilloren La la land, Mariscal Helveticak 60 urte, Saray Martinen Bartzelonako atentatua, Tony Delfinoren irudia Mexikoko terremotoa dela eta, Jorge G. Gonzálezen 2049 kartela Blade Runner-i buruz, Jorge Arévaloren Chiquito de la Calzada, Abdel de la Campa Escaigen Gernika 80 urte eta Cristina Eresen 30 urte Illustrator hasi zela.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak