→Basauri

Basaurin etxez etxe Ur Partzuergoaren izenean diru iruzurra egiten ari direla salatu dute

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazi duenez, Basaurin etxez etxe diru iruzurra egiten ari dira zenbait pertsona euren izenean.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazi duenez, Basaurin etxez etxe diru iruzurra egiten ari dira zenbait pertsona. “Basauriko zenbait abonatuk telefono dei bitartez jakinarazi digutenez, inguru hartan, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko langileak direlakoan, etxebizitzetan egindako mantentze-lanak direla eta (txorroten ikuskapena, katak, etab.) zenbait diru-kopuru eskura kobratzea eskatzen duten pertsonak ari dira”, diote.

Ildo horretan, Ur Partzuergotik adierazi dute diru iruzurra dela hori: “Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak inoiz ez du eskatzen eskudirutan ordaindu behar izatea emandako zerbitzuak. Gure langileek -edo erakundeak kontratatutako eta egiaztatutako enpresaren bateko langileek- inoiz ez dituzte eskudirurik kobratzen”, diote.

Diru iruzur horren aurrean, horrelako egoeraren baten berri izanez gero, Ur Partzuergoarekin harremanetan jartzea adierazi dute (telefonoz, webgunearen bitartez edota posta elektronikoz). “Era berean, pertsona horiek zuen etxebizitzatik igaro ondoren dirua edo baliozko objektuak falta direla hautemanez gero, Ertzaintzari zuzenean jakinaraztea gomendatzen dugu”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak