→Basauri

Edesako langileak bihar mobilizatuko dira Basaurin, aurreikusi dituzten kaleratzeak salatzeko

basauri edesa 2017 iraila kontzentrazioa 2

Edesa Industrialeko langileen batzarrak elkarretaratzeak deitu ditu Basaurin eta Arrasaten, CNA Group taldeko zuzendaritzak Edesa Industrial eta Geyserreko langile guztiak kaleratzea planteatu ondoren.

Iazko irailean langileei ezarritako lan-erregulazioko espedientea kentzeko elkarretaratzeak deitu zituzten Edesako langileek // Geuria

Edesa Industrialeko langileen batzarrak elkarretaratzeak deitu ditu Basaurin eta Arrasaten, CNA Group taldeko zuzendaritzak Edesa Industrial eta Geyserreko langile guztiak kaleratzea planteatu ondoren. Urtarrilaren 10ean, asteazkenez, 18:00etan Basauriko Bentako plazan mobilizatuko dira Edesako langileak eta hilaren 12an, ostiralez, Arrasaten. Bien bitartean, markaren jabea den Fagor Kooperatibarekin eta erakundeekin negoziatzen hasiko dira Edesa Industrialeko eta Geysereko langileen batzarrak, “proiektu berri baten alde egin dezaten“.

CNA Group konpainiako zuzendaritzak Edesa Industrial eta Geyserreko enpresa-batzordeei jakinarazi zien atzo langile guztiak kaleratzeko espediente bat martxan jartzea erabaki duela. Aurreikusitakoaren arabera, 160 langile inguru kaleratuko ditu eta Geyser-Gastech likidatuko du konpainia katalanak. Zentzu horretan, CNA taldeak jakinarazi die baztertu egin duela Poloniaco Amica enpresak iazko abenduan luzatu zuen Edesa indartzeko 27 milioi euroko eskaintza.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak