→Basauri

Edesako langileak gaur hasi dituzte kontzentrazio deialdiak Basaurin

basauri edesa 2017 iraila kontzentrazioa 1

Basauriko Edesa Industrialeko langileek kontzentrazioak egingo dituzte astearteetan eta ostegunetan, lan-erregulazioko espedientea kentzea eskatzeko.

Langileak eta herritarrak bildu dira Edesa Batzordeak deitu duen lehen kontzentraziora // Geuria

Basauriko Edesa Industrialeko langileek kontzentrazioak egingo dituzte Bentako plazan, langile guztiei aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea kentzea eskatzeko eta zuzendaritzak lanpostuak manten ditzan aldarrikatzeko.

‘Gure etorkizunaren alde, Edesa Geyser despidorik ez’ lemapean, asteartero 10:30etik 11:30era bitartean eta ostegunero 18:00etatik 19:00ak arte bilduko dira Bentako plazan. Gaur, irailak 26, egin dute lehendabiziko kontzentrazioa.

Basauriko Udalbatzaren babesa

Uztailean Fagor-CNA taldeak Edesako produkzioa erabat gelditu zuen Basaurin eta Arrasaten, baita Bergarako Geyser lantegiaren produkzioaren zati bat ere. Zentzu horretan, Enplegua Erregulatzeko Espedientea (EEE) ezarri zien CNA taldeak langileei.

Egoera horren aurrean, Basauriko Udaleko talde politikoek babesa erakutsi diete Edesako langileei, eta fabrika udalerrian jarraitzeko apustua egin dute, “ekoizpen datuek Basauriko lantegiaren bideragarritasuna bermatzen baitute“, diote udalbatzatik. Uztailean aurkeztu zuen udalbatzak adierazpen instituzionala.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak