→Basauri

Bideoa | Elurrak Basauri zuriz jantzi du gaur goizean

Basauri soineko zuriz esnatu da gaurkoan. Eskola gehienek klaseak bertan behera utzi dituzte eta langile asko euren lantokira joan ezin gabe geratu dira. Bitartean, denak -nagusiak, umeak eta gazteak-, kalera irten dira neguko arroparekin eta elurrarekin jolasean ibili dira goizeko lehen ordutik aurrera.

Lerak eta snowboard taulak ikusi ahal izan dira Bizkotxalde parkean eta Basozelaiko skateparkean. Hego Uribe eskualdea ere elurtuta agertu da. Hemen argazkiak ikusgai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak