→Basauri

Basauriko hainbat emakumek film laburrak egin dituzte indarkeria matxistaren eta kontsumoaren inguruan

basauri dale al coco filml laburrak 2017 marienea

Dale al coco film laburren emanaldia azaroaren 9an, ostegunez, izango da Marienea Basauriko Emakumeen Etxean, sarrera doan.

Basauriko zenbait elkartetako (Manuela Egiguren, Mujeres Libertarias, Sagarrak edota Emakumeak Aniztasunean) kide diren hainbat emakumek film laburrak (Dale al coco) sortu dituzte idarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruan. Laburmetraietan emakumeen gogoetak eta proposamenak adierazi dituzte.

Film laburren emanaldia azaroaren 9an, ostegunez, izango da Marienea Basauriko Emakumeen Etxean 19:00etatik aurrera. Era berean, ikus-entzunezkoei buruzko tresna pedagogiko bat aurkeztuko dute, gida didaktiko modukoa, debatea eta gogoeta irekita atxikitzeko indarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruan.

Setem Hego Haizea Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Marienea Basauriko Emakumeen Etxeak, Basauriko Udalaren laguntzarekin, antolatu dute film laburren emanaldia eta gida didaktikoaren aurkezpena.

Gora