→Basauri

Zortzi administrari berri kontratatzeko enplegu eskaintza zabalduko du Basauriko Udalak

Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) zabalduko du Basauriko Udalak zortzi administrari oposizio-sistemaren bitartez kontratatzeko. Hain zuzen ere, administrazio orokorreko eskalako, administrari klaseko eta C1 taldeko zortzi plaza betetzeko deialdia zabaldu du Udalak: sei plaza txanda librerako izango dira eta beste bi desgaitasunak dituzten pertsonentzako (hauek ere txanda librean). Lanpostua eskuratzeko derrigorrezkoa izango da bigarren hizkuntza-eskakizuna.

Interesdunek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte uztailaren 11tik abuztuaren 9ra bitartean. Azterketen datak Udalak iragarriko ditu ondoren, udal webgunearen bitartez. Era berean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ere emango dute horien berri.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak