→Basauri

Basaurin izandako eraso sexista gaitzesteko elkarretaratzea izango da abenduaren 1ean

Neska batek eraso sexista jasan duela salatu du Basaurin. Gertaera azaroaren 25ean, larunbatez, izan zen Miradoreetan.

Aurtengo Basauriko jaietan salatu zituzten eraso sexisten aurrean burutu zuten manifestazioa // Geuria

Adin txikiko neska batek eraso sexista jasan duela salatu du Basaurin. Gertaera azaroaren 25ean, larunbatez, izan zen Miradoreetan. Eraso horren aurrean, elkarretaratzea deitu dute bihar, abenduaren 1ean, 13:30ean Arizgoitiko plazan. Euria bada, kontzentrazioa udaletxeko arkupeetan izango da).

Basauriko Udaleko udalbatzak eta Berdintasun Kontseiluko Emakumeen taldeek erabat gaitzesten dugu erasoa eta biolentzia matxista oro salatzearen aldeko konpromisoa erakusten dugu“, diote komunikatuaren bidez.

Gora