→Basauri

Elkarretaratzea deitu dute Basaurin adin txikiko emakume bat erasotu dutela salatzeko

basauri eraso sexista 2017 azaroa kontzentrazioa 0

Adin txikiko emakume bat herrian erasotu dutela salatu du Basauriko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea deitu dute gaur, ekainak 14, San Migelen.

Azaroan Basaurin egin zuten kontzentrazioa beste eraso matxista bat salatzeko // Geuria

Adin txikiko emakume bat herrian erasotu dutela salatu du Basauriko Mugimendu Feministak. Eraso horren aurrean elkarretaratzea deitu dute gaur, ekainak 14, San Migeleko Pinceles-Ixatxak parkean 19:00etan. “Ez dadila eraso bat bera ere erantzunik gabe geratu!”, diote Basauriko Mugimendu Feministatik.

Basauriko Udaletik adierazi dutenez, asteartean jarri zuten sexu-abusu salaketa Ertzain-etxean. “Atzo Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen, ustezko erasotzailea delakoan”, diote udal ordezkariek: “Basauriko Udalean ordezkaritza dugun alderdi guztiok (EAJ, PSE, Basauri Bai, EH Bildu, PP) eta atxiki gabeko zinegotziak gure gaitzespenik sendoena adierazten dugu, eta indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko gure konpromisoa berresten dugu”, diote.

Zero tolerantzia

“Indarkeria matxistaren aurrean, Basauriko Udalak zero tolerantzia jarrera izango du, eta sustatuko du gizarteak ere laguntzea, egiturazko berdintasunik ezaren ondoriozko indarkeria horrek emakumeengan dituen ondorio latzei aurre egiten”, diote: “Ez dugu onartuko emakumeenganako indarkeria-adierazpenak erantzunik gabe geratzea. Erasoen biktimei zera diotsegu: haiekin gaudela, sinesten diegula eta laguntza emango diegula”.

basauri erasoa adin txikiko emakumea 2018 ekaina elkarretaratzea kartela basauriko mugimendu feminista

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|