→Basauri

Basauriko Ertzain-etxea birmoldatu eta arreta emateko guneak handitu dituzte

basauri ertzain etxea 2017 goitik google maps

Besteak beste, irisgarritasun-baldintzak hobetuko dituzte eta kanpokaldeko horma eraitsiko dute 600.000 euro inbertituz. Proiektua 2018an eta 2019an gauzatuko da.

irisgarritasun-baldintzak hobetuko dituzte eta kanpokaldeko horma eraitsiko dute // Google Maps

Besteak beste, irisgarritasun-baldintzak hobetuko dituzte eta kanpokaldeko horma eraitsiko dute 600.000 euro inbertituz. Proiektua 2018an eta 2019an gauzatuko da

Basauriko Ertzain-etxeak kanpoko zein barruko itxura aldatuko du datozen urteetan. Izan ere, egoitza birmoldatu egingo du Eusko Jaurlaritzak. Besteak beste, irisgarritasun-baldintzak hobetuko dituzte eta kanpokaldeko horma eraitsiko dute, baita herritarrei arreta emateko guneak handitu ere. “Ondarroako Ertzain-etxean bezala, Basaurikoan bere beste urrats bat emango da, eta hirian integratuko da, herritarrei arreta emateko guneak handitu eta modernizatuko dira, irisgarritasun-baldintzak hobetuko dira eta energia-efizientzia integratuko da”, dio Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak.

Proiektua 2018an eta 2019an gauzatuko da eta bi fase izango ditu. Aurten aparkalekua egokitu eta konponduko dute, sarrerako markesina eta itxitura kenduko dituzte eta 335 metro karratuko azalera herrian integratuko dituzte, eraikinaren sarrera nagusia hobetuz. Era berean, herritarren arretarako guneak handituko dira, 60 metro karratuko atondoa egingo dute, genero-indarkeriaren biktimentzako aretoak eta laguntzaileak, haurrak edo adinekoak zain egoteko gelak egokituko dituzte eta helburua izango da arreta zuzena ematea, beirazko mostradorerik eta irisgarritasun-mugarik gabe. Bigarren fasea 2019an burutuko dute eta eraikinaren barruko lanei dagozkien obrak izango dira. Igogailu bat jarriko dute eta solairu guztietako sarbideak hobetuko dituzte. Eusko Jaurlaritzak 600.000 euro inguru inbertituko ditu obra hauetan.

basauri ertzain etxea birmoldaketa 2018 proiektua eusko jaurlaritza irekia

Segurtasun sailak Basauriko Ertzain-etxea eraberritzeko proiektua aurkeztu du // Irekia

“Lan hauekin eraikinaren irudia hobetu nahi da herritarrentzat, eta espazio irekiak utziko dira, hormarik eta itxiturarik gabe, hiri-bilbean integratuta, Ertzaintzari ikusgaitasuna emateko eta lan guneak hobetzeko”, dio Beltrán de Herediak. Basauriko Ertzain-etxea eraberritzeko proiektua maiatzaren 10ean aurkeztu du Segurtasuneko sailburuak, Andoni Busquet Basauriko alkatearekin batera.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|