→Basauri

Esku Pilota Gazte Txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean San Migelen

Ekainaren 16an, igandez, San Migeleko frontoiak XVII. Gazte Txapelketako finalak hartuko ditu 10:00etatik aurrera.

Finalera 22 pilotari iritsi dira // Argazkia: Geuria

Ekainaren 16an, igandez, San Migeleko frontoiak XVII. Gazte Txapelketako finalak hartuko ditu 10:00etatik aurrera. Guztira Bizkaiko 86 pilotarik hartu dute parte lehiaketan sei kategoria ezberdinetan banatuta (aurreumetxoak, umetxoak, neskak, umeak, gaztetxoak eta kadeteak). Finalera 22 pilotari iritsi dira: aurreumetxoen kasuan buruz buruko izango da partidua eta gainontzeko kategorietan binakakoak izango dira partiduak.

Hauek izan dira txapelketan zehar ordezkaritza izan duten udalerriak: Basauri, Galdakao, Usansolo, Zaratamo, Arrankudiaga, Larrabetzu, Urduña, Sestao, Barakaldo, Zornotza, Santurtzi, Bilbo, Iurreta, Durango, Lezama, Ortuella, Muskiz, Balmaseda, Gallarta, Munitibar, Gizaburuaga, Aulestia, Ispaster, Sopela, Igorre eta Mungia.

XVII. Gazte Txapelketa – Finalak

Ekainak 16, igandea
10:00 San Migeleko frontoia (Basauri)

Aurreumetxoak
Alain Martinez (Bidebieta) vs Odei Fraile (Usansolo)

Umetxoak
Oihan Intxausti-Aitor Ortiz (Gallarta) vs Ibai Ventosa-Eunate Barroeta (Bidebieta-Adiskide)

Neskak
Haizea Marijuan-Ainhoa Zulueta (Itsasalde) vs Olatz Beitia-Enara Anitua (Lea Ibarra)

Umeak
Unax Menika-Udalatx Egiguren (Urretxindorra-Kurene) vs Julen Carrasco-Unax Agirrebengoa (Usansolo-Bidebieta)

Gaztetxoak
Alain Murillo-Igor Magaz (Igorre-Bidebieta) vs Urtzi Kareaga-Galder Rodriguez (Olaburu-Bidebieta)

Kadeteak
Unai Pascual-Gorka Sobron (Bidebieta) vs Iñigo Iglesias-Aingeru Bernaola (Danak Bat-Lagun Onak)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak