→Basauri

Zilarrezko ohorezko mailan jokatuko dute Basauri Eskubaloi Taldeko emakumeek

Emakumeen Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatu dute asteburu honetan Basaurin, Artunduaga kiroldegian, Indumpe Basauri, Codema (Gijon, Asturias), Malkaitz Eskubaloia (Burlata, Nafarroa) eta Handbol Pardinyes (Lleida, Katalunia) taldeek. Lau taldeetatik mailaz igoko dira Basauriko emakumeak, jokatu dituzten hiru partiduak irabazita: ostiralean 21-12 Codemaren aurka, larunbatean 28-14 Handbol Pardinyesen kontra eta gaur, igandea, 26-24 irabazi diote Malkaitz Eskubaloia taldeari.

Besteak beste, datorren denboraldian Etxebarriko Kukullaga Eskubaloi Taldearen aurka lehiatuko dira Basauriko emakumeak. Artunduagako harmailak jendez lepo egon dira gaur, 500 lagun inguru.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak