→Basauri

Zilarrezko ohorezko mailara igotzeko fasea jokatuko dute asteburuan Basauri Eskubaloi Taldeko emakumeek

Indumpe Basauri, Codema, Malkaitz Eskubaloia eta Handbol Pardinyes taldeak lehiatuko dira maiatzaren 10etik 12ra bitartean mailaz igotzeko. 

Argazkia: Basauri Eskubaloi Taldea

Emakumezko Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatuko da asteburu honetan Basaurin, Artunduaga kiroldegian. Indumpe Basauri, Codema, Malkaitz Eskubaloia eta Handbol Pardinyes taldeak lehiatuko dira maiatzaren 10etik 12ra bitartean mailaz igotzeko.

Kiroldegiko edukiera neurtzeko sarrerak jarriko dituzte salgai, prezio herrikoiekin. Bazkideek eta 14 urtetik beherakoek euro 1 ordainduko dute egun bakoitzeko eta 2 euro hiru eguneko bonoagatik, eta bazkide ez direnek 5 euro eguneko sarreragatik eta 10 euro hiru eguneko bonoagatik.

Zilarrezko ohorezko mailara igotzeko fasea

Maiatzak 10, ostirala
18:15 Malkaitz Eskubaloia – Handbol Pardinyes
20:00 Indumpe Basauri – Codema

Maiatzak 11, larunbata
16:30 Malkaitz Eskubaloia – Codema
18:15 Handbol Prdinyes – Indumpe Basauri

Maiatzak 12, igandea
10:15 Codema – Handbol Pardinyes
12:00 Indupime Basauri – Malkaitz Eskubaloia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak