→Basauri

Kalitate-kudeaketa sistemaren ziurtagiria berritu du Etxe Maitia egoitzak

basauri etxe maitea 2012 egoitza

Basauriko Etxe Maitia Adinekoen Udal Egoitzak Kalitate-kudeaketa sistemaren ziurtagiria berriro jaso du. Ziurtagiriak erakusten du nola bertako prozesu guztiak etengabeko hobekuntzaren helburu direla.

Etxe Maitia egoitza // Geuria

Basauriko Etxe Maitia Adinekoen Udal Egoitzak Kalitate-kudeaketa sistemaren ziurtagiria berriro jaso du. Ziurtagiriak erakusten du nola bertako prozesu guztiak etengabeko hobekuntzaren helburu direla, hau da, horien gaineko etengabeko plangintza, ezarketa, berrikusketa eta ebaluazioa egiten dela adierazten du ziurtagiriak.

Kalitatea kudeatzeko ziurtatutako sistema egoitzako honako hauei aplikatzen zaie, aldi baterako egonaldian zein egonaldi iraunkorrean: arreta sanitarioa, eguneroko jardueretarako arreta, arreta psikosoziala, eta zerbitzu orokorrak (administrazioa, sukaldea, arropak garbitzea, harrera zerbitzua, ile-apainketa zerbitzua, podologia eta garbiketa).

“Etxe Maitiak kalitatezko gizarte-zerbitzu eta baliabideak bermatzen ditu, erabiltzaileei nahiz horien senideei bizitza duina izaten laguntzeko, eta bermatzeko ingurune egokia izango dutela beren eskubideak eta gaitasunak egikaritzeko”, diote udal ordezkariek. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak