→Basauri

38 enpresa berri sortu dira Basauriko eta Etxebarriko Behargintzaren laguntzarekin

basauri etxebarri behargintza 2015

2017an Basauriko eta Etxebarriko Behargintza zerbitzuak 288 lanpostu berri sortu ditu eta 38 enpresaren sorrera sustatu du.

Enpresa berriek 54 lanpostu sortu dituzte 2017an // Geuria

2017an Basauriko eta Etxebarriko Behargintza zerbitzuak 288 lanpostu berri sortu ditu eta 38 enpresaren sorrera sustatu du

Basauriko eta Etxebarriko Behargintza zerbitzuaren helburua da enplegagarritasuna hobetzea eta bi herrietako enpresa-jarduera sustatzea. Ildo horretan, iaz 38 enpresa berrien sorrera sustatu du eta horiek 54 lanpostu sortu dituzte. Era berean, 234 kontratazio sustatu ditu 2017an. Zentzu horretan, guztira, 288 lanpostu berri sortu ditu iaz.

Ekintzailetza alorrari dagokionez, enpresak sortzeko hasierako informazio eta orientazio programak 172 pertsona hartu ditu 2017an. Gainera, 135 ekintzaileri lagundu die enpresa-plan bat sortzen, eta 93 pertsonak laguntza ekonomiko eta finantzarioa jaso dute. Ekintza horien guztien ondorioz, 38 enpresa eratu dira, eta horiek 54 lanpostu sortu dituzte. Enpresa horiek guztiek Behargintzaren laguntza jasotzen jarraituko dute, mikroenpresentzentzako kontsulta- eta finkatzeko laguntza- zerbitzuaren bitartez. “Enpresarekin dugun harremana ez da bukatzen hark jauzia egin eta ideia enpresa bihurtzen denean. Lan egiten dugu enpresa horrek Behargintza jotzeko laguntzarako tresna erabilgarritzat. Hori dela eta, urtero egiten dira enpresa horien jarraipen-saioak. Bertan balioetsi egiten da zein den beren egoera eta laguntzarik behar ote duten, eta batzuetan, enpresa merkatuan finkatzeko beharrezko alderdiak indartzen dira“, dio Aitor Aldaiturriaga Basauriko Udaleko Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziak.

Lan-munduratzearen alorrean, 204 kontratazio egin dira 2017an: %46a emakumezkoak eta %54a gizonezkoak. Herriei dagokienez, %67a Basaurikoak izan dira eta %33a Etxebarrikoak. Adinari erreparatuz gero, kontratazioen %46,5a izan dira 45 urte edo gehiago dituzten pertsonenak, eta %37,5a 35 eta 44 urte arteko pertsonenak.

Egurbide proiektua

Enpresa alorrak Basauriko eta Etxebarriko 407 enpresaren eta 11 industrialderen beharrak aztertu ditu 2017an, eta Egurbide proiektua abian jarri du: bi herrietako altzarien eta egurraren sektoreko enpresentzako topagunea eta lehia eta negozio aukerak hobetzeko gunea.

Era berean, Behargintza zerbitzuak 13 ikastaro egin ditu langabeentzat 2017an, eta 195 lagunek hartu dute parte. Prestakuntza-ekintza horiek 30 pertsonari erraztu diote lan-munduan sartzea, eta beste 11 enpresetan praktiketan ari dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak