→Basauri

Basauri eta Etxebarriko zazpi enpresetan lehiakortasuna hobetzeko 20.000 euro bideratu ditu Behargintzak

basauri etxebarri behargintza 2015

Basauriko lau enpresek eta Etxebarriko hiruk diru-laguntza jaso dute Behargintza erakundearen eskutik, lehiakortasun hobetzeko asmoarekin.

Basauriko eta Etxebarriko enplegagarritasuna eta enpresa-jarduera sustatzea da Behargintza udal enpresaren zeregina // Geuria

Basauriko lau enpresek eta Etxebarriko hiruk diru-laguntza jaso dute Behargintza erakundearen eskutik, lehiakortasun hobetzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, 20.000 euro bideratu ditu Behargintzak Basauri eta Etxebarriko zazpi enpresa horiek hobekuntza-proiektuak gara ditzaten eta laguntza teknikoa emateko. Besteak beste, alor hauetan hobekuntzak egiteko emango dizkie Behargintzak diru-laguntza: teknologia berriak, produktu edo zerbitzu berrien identifikazioa, ekonomia zirkularra, merkataritza-ekintza edota negozioen garapenari buruzko hausnarketa estrategikoa.

Hobekuntza-proiektuetan 57.000 euro baino gehiago inbertituko dituzte zazpi enpresek. Honako enpresa hauek izan dira laguntzak jaso dituztenak: Comercial Goval, Construcciones Zabalandi, Dizdira Estética, Koala Rotulación, Plastical Tecnologías E Ingeniería, Seprogin Sistemas De Seguridad eta Waiso Fashion & Digital Solutions.

Basauriko eta Etxebarriko enplegagarritasuna eta enpresa-jarduera sustatzea da Behargintza udal enpresaren zeregina. 2004an Behargintza sortu zenetik, Basaurin eta Etxebarrin 729 enpresa eratzea bultzatu du erakundeak, eta horrek 1.135 enplegu zuzen sortu ditu.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak