→Basauri

Etxegabeen duintasunaren alde hainbat lagun elkartu dira gaur Basaurin

basauri etxegabeen duintasunaren alde 2018 uztaila kontzentrazioa 0

Uztailaren 1ean etxegabe bat hil zen Basaurin. 58 urteko bilbotarra zen eta bi urte baino gehiago zeramatzan Basaurin bizitzen, San Pedro elizako arkupeetan.

Hainbat lagun bildu dira gaur Basaurin Beste Bi plataformak deitu duen kontzentrazioan // Argazkia: Geuria

Uztailaren 1ean etxegabe bat hil zen Basaurin. 58 urteko bilbotarra zen eta bi urte baino gehiago zeramatzan Basaurin bizitzen. San Pedro elizako arkupeetan egiten zuen lo: “Denbora honetan sare informala sortzea lortu zuen, parrokiako era udalerriarekiko lotura estua mantenduz. Hala ere, ez zuen lortu eskainitako laguntzarekin aurrera egitea. Egun batzuk erdipurdi ibili eta gero, joan den igandean hilik aurkitu zuten”, dio Joseba Gaya Beste Bi plataformako kideak. Hain zuzen ere, hainbat herritarrek laguntza eskaini zioten Manueli ostatu hartzeko, “baina ez zuen laguntzarik onartzen”, dio herritar batek: “Oso pertsona ona zen. Besteak laguntzeko beti agertzen zen prest, baina berari laguntza eskaintzen bagenion, ez zuen onartzen”.

Gaur, uztailak 5, 11:00etan elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek Basaurin, etxebizitza-bazterkeriaren kontra eta etxerik gabeko pertsonen duintasuna bermatzeko.

basauri etxegabeen duintasunaren alde 2018 uztaila kontzentrazioa 1

Hainbat lagun bildu dira gaur Basaurin Beste Bi plataformak deitu duen kontzentrazioan // Argazkia: Geuria

163 etxegabe Bizkaian

Euskal udalerrietan Beste Bi plataformak egindako etxerik gabeko pertsonen azken zenbaketaren arabera, 163 pertsona dira Bizkaia osoan kalean bizi direnak, etxegabe direnak eta 285 pertsona Euskal Autonomia Erkidegoan. Era berean, kalean bizi diren pertsonez gain, egoitza-baliabideren batean daudenak ere badaude Euskadin. Guztira, 2.000 pertsona inguru daude egoera horretan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak