→Basauri

Etxerik Gabeko Euskal Estrategiara atxikitzea aho batez onartu du Basauriko udalbatzak

basauri etxegabeen duintasunaren alde 2018 uztaila kontzentrazioa 1

Eusko Jaurlaritzaren ‘Etxerik Gabeko Euskal Estrategiara’ atxikitzea aho batez onartu du Basauriko udalbatzak, Basauri Bai taldeak mozio bidez proposatuta.

Uztailaren 5ean etxerik gabeko pertsonen duintasunaren aldeko kontzentrazioa egin zuten Basaurin // Argazkia: Geuria

Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako ‘Etxerik Gabeko Euskal Estrategiara’ atxikitzea aho batez onartu du Basauriko Udaleko udalbatzak, Basauri Bai udaltaldeak mozio bidez proposatuta. Estrategia 2018 eta 2021 urte bitartekoa da eta helburu du politika sozial integratzaileetan esku hartzen jarraitzea, batez ere etxegabeen zenbatekoa murrizteko asmoarekin.

Estrategiarekin bat egin dute EAEko hiru Foru Aldundiek, Eudelek eta Euskadiko hainbat udalerrik: Barakaldo, Bilbo, Donostia, Getxo, Irun, Laudio, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Gasteiz.

Joan den uztailaren 1ean etxegabe bat hil zen Basaurin eta Beste Bi plataformak elkarretaratzea egin zuen San Pedro eliza ondoko plazan, etxebizitza-bazterkeriaren kontra eta etxerik gabeko pertsonen duintasuna bermatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak