→Basauri

Etxez etxeko zerbitzuak Basauriko 316 familia artatu ditu 2017an

basauri herritarrak soloarte bidebietairratia

Azken 18 urteotan hirukoiztu egin du Basauriko Udalak Etxez etxeko zerbitzurako inbertsioa. Aurtengo aurrekontuetan 2.150.000 euro bideratuko ditu Udalak.

Azken 18 urteotan hirukoiztu egin du Basauriko Udalak Etxez etxeko zerbitzurako inbertsioa. Aurtengo aurrekontuetan 2.150.000 euro bideratuko ditu Udalak

Euren kabuz jarduteko zailtasunak dituzten pertsonei edota mendekotasun-arriskua dutenei dago zuzenduta Etxez etxeko laguntza zerbitzua. Besteak beste, etxeko zereginetan eta arreta pertsonaleko kontuetan laguntza ematean datza aipatutako zerbitzuak (kozinatzea, elikagaiak erostea, etxea garbitzea edota pertsona bera garbitzea, altxatzea, janztea, jatea eta oheratzea).

2017 urteari dagokionez, Basauriko 316 familiari eman zitzaien arreta. Bataz beste, hilean 266 zerbitzu eman zituzten, eta guztira, 68.323 lanordu urte osoan. Modu berean, norbaako edo familia bakoitzari, bataz beste, asteko 5,95 zerbitzu-ordu egokitu zitzaizkion, eta astean 5 eguneko arreta izan zen gehien eskainitakoa (kasuen %72). Zerbitzu guztietan egiten zituzten etxeko lanak, eta %59an arreta pertsonala ere eman zen. Bestetik, kasuen %36ari laguntza eman zitzaien gizarteratzeko eta ingurunearekin harremana izateko.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuan 88 langile ari dira lanean. Horietako 80 etxez etxeko langileak dira eta gainontzeko zortziek koordinazio-lanak, zeregin teknikoak edota gizarte-lanak egiten dituzte.

Emakumeak, arreta gehien jaso dutenak

2017an arreta jaso dutenen profilari dagokionez, gehienak emakumeak izan dira (%77), eta bataz beste, 80 urtekoak. Talderik jendetsuena 75-85 urte artekoena izan zen. Bezeroen %64 bakarrik bizi da eta %54 alargunak dira.

“65 urtetik gorakoen biztanle kopurua handia da Basaurin. Gobernu Taldearen helburu nagusietako bat da haiei gizarte-laguntza bermatzea, zerbitzu hori hobetzea, eta beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak hornitzea”, dio Asier Iragorri Basauriko Udaleko Gizarte-politikako zinegotziak.

Erabiltzaileek oso ondo baloratu dute zerbitzua. Bataz beste, 9,78 puntu eman dizkiote etxeko langilearengandik jasotako tratuari, eta artatuen %89ak uste du zerbitzuak haien beharrizanei erantzuten diela.

Inbertsioa hazten

Azken 18 urteotan hirukoiztu egin du Basauriko Udalak Etxez etxeko zerbitzuan egindako inbertsioa. 2000. urtean 761.809 euro bideratu zituzten beharrizan horretara eta 2018ko aurrekontuari dagokionez, zerbitzu horretarako aurreikusitako partida 2.150.000 eurokoa izan da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak