→Basauri

Ibilbide literarioa Arretxerekin, Euskaraldia eta Mintzodromoa, Basauriko Euskal Astean

basauri jon arretxe 2017 arrutiren banda ibaigane 1

Maiatzaren 5etik 17ra bitartean ospatuko da Basauriko Euskal Astea. Arrutiren Banda liburuan oinarritutako ibilbide literarioa, Euskaraldia eta Mintzodromoa antolatu dituzte.

Arrutiren Banda liburua aurkeztu zuen Arretxek azaroan // Geuria

Maiatzaren 5etik 17ra bitartean ospatuko da Basauriko Euskal Astea. Besteak beste, Arrutiren Banda liburuan oinarritutako ibilbide literarioa Jon Arretxe idazlearekin, umeentzako ludotekak, musika, Euskaraldiaren aurkezpena Porrotxekin, ikastetxeen arteko Bertso Topaketa, Zuztarretatik Ahora ibilbide gidatua eta Mintzodromoa antolatu dituzte.

Basauriko Euskal Astea 2018 – Egitaraua

Maiatzak 5, larunbata
11:30-13:00 Ibilbide literarioa Jon Arretxerekin: Arrutiren Banda bere azken eleberrian oinarrituta. Hasiera udaletxetik eta amaiera Ibaigane Kultur Etxean. Toki-kopuru mugatua: 30. Basaurikoek lehentasuna. Izena emateko www.basauri.eus webgunean, apirilaren 23tik maiatzaren 3ra.

Maiatzak 7-11
Ludotekak, ume eta familientzat: eskulanen tailerra (harrijasotzaileak eta euskal musika tresnak), dantza tailerra (euskal dantzak), herri-kirolak (lokotsak eta trainera-jolasak) eta musika tailerra (Argitxo abestia eta panpina koloreztatzea).
19:30-20:30 Euskal Musikaren Astea. Udal Musika Eskolako ikasleek eskainitako kontzertuak eta entzunaldiak. Udal Musika Eskolako aretoa.

Maiatzak 8, asteartea
10:00 + 12:00 Kontzertu didaktikoa Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Social Antzokia
18:00 Ipuin kontalariak euskaraz. Ibaiganeko Haur Liburutegia
19:00 Hitzaldia: Herrigintzaz eta Irrigintzaz Euskaraldian. Josemari Agirretxe Porrotx. Ibaigane Kultur Etxea

Maiatzak 10, osteguna
10:30 Ikastetxeen arteko Bertso Topaketa. Social Antzokia

Maiatzak 12, larunbata
18:00-20:00 Eguzkilore tailerra. Taberna Nagusia-Gaztegunea
19:30-21:30 Euskal Txef lehiaketa. Basozelai Gizarte Etxea-Gaztegunea

Maiatzak 13, igandea
10:00-13:00 Zuztarretatik Ahora. Ibilbide gidatua euskaraz: Finaga. Hasiera San Migeleko elizan eta amaiera udaletxean. Toki-kopuru mugatua: 30. Basaurikoek lehentasuna. Izena emateko www.basauri.eus webgunean, apirilaren 23tik maiatzaren 11ra.

Maiatzak 17, osteguna
10:30-12:00 / 18:30-20:00 Mintzodromoa. Solobarria plaza. Izena emateko epea zabalik maiatzaren 10era arte Basauriko euskaltegietan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak