→Basauri

Argazkiak | Lehen Hezkuntzako 550 ikasle, ikastetxeen arteko Bertso Topaketan

Euskal Astearen barruan ikastetxeen arteko Bertso Topaketa izan da gaur Basaurin. Lehen Hezkuntzako 550 ikasle bertsotan aritu dira Social Antzokiko eszenatokitik. Aurten bertsolaritza irakasle bi izan dituzte ikasleek: Arkaitz Estiballes eta Koldo Gezuraga. Bertsotan aritzeaz gain, hainbat euskal abesti ezagun kantatu dituzte ikasleek eta irakasleek, Inun abeslari zornotzarra lagun izan dutela.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak