→Basauri

Bertso Topaketa, Mintzodromoa eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Basauriko Euskal Astean

Maiatzaren 13tik 19ra bitartean Euskal Astea ospatuko dute Basaurin. Besteak beste, ikuskizun didaktikoak, tailerrak eta ipuin-kontalariak izango dira.

Ikastetxeen arteko Bertso Topaketa iaz // Argazkia: Geuria

Maiatzaren 13tik 19ra bitartean Euskal Astea ospatuko dute Basaurin. Besteak beste, ikuskizun didaktikoak, ikastetxeen arteko Bertso Topaketa, tailerrak, Mintzodromoa, ipuin-kontalariak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazioak izango dira.

Basauriko Euskal Astea 2019 – Egitaraua

Maiatzak 13-17
19:30-20:30 Euskal Musikaren Astea. Udal Musika Eskolako ikasleen kontzertu eta entzunaldiak. Udal Musika Eskolako areto nagusia

Maiatzak 14, asteartea
10:00 Ikuskizun interaktiboa Social Antzokian Haur Hezkuntzako ikasleentzat: Maddi eta txistua
12:00 Kontzertu didaktikoa Social Antzokian DBHko ikasleentzat: Euskal soinu tresnekin jolasean
17:30-19:00 Olgetan ondo pasau! Kontzertu didaktikoa eta birziklapen tailerra: musika-tresnak (0-12 urte). Taberna Nagusia, San Migel

Maiatzak 15, asteazkena
10:30 Ikastetxe arteko Bertso Topaketa Social Antzokian
17:30-19:00 Olgetan ondo pasau! Kontzertu didaktikoa eta birziklapen tailerra: musika-tresnak (0-12 urte). Pozokoetxe Kultur Etxea

Maiatzak 16, osteguna
09:30 + 11:00 Kontzertu didaktikoa Social Antzokian LHko ikasleentzat: Euskal soinu tresnekin jolasean
10:30-12:00 + 18:30-20:00 Mintzodromoa Solobarria plazan

Maiatzak 17, ostirala
18:00 Ipuin-kontalaria euskaraz Basozelaiko liburutegian

Maiatzak 18, larunbata
18:00 Bertso saioa Basozelai Gaztegunean
18:00-20:00 Tailerra San Migelgo Gaztegunean: Euskal hologramak eraikitzen (12-17 urte)

Maiatzak 19, igandea
16:45 + 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots Social Antzokian: Musuak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak