→Basauri

Argazkiak | 250 lagun euskaraz aritu dira Basauriko Mintzodromoan

Euskal Astearen barruan Mintzodromoa antolatu dute maiatzaren 16an Solobarria plazan. Aurtengoa bosgarren edizioa izan da eta goizeko saioan 130 lagunek hartu dute parte. Euskara hiztunek hiru gai landu dituzte: oporrak, hiritar zintzoa zara?, eta apustu etxeen arazoa.

Arratsaldean eguneko bigarren saioa izan da 18:30etik 20:00etara Solobarrian bertan. Guztira 250 lagun batura dira goiz eta arratsaldeko saioetan. Basauriko Mintzodromoa Hego Uribeko AEKk, Basauriko Udal Euskaltegiak eta Hizkuntz Eskolak antolatzen dute urtero, Basauriko Udalaren laguntzarekin.

Arratsaldeko mintzodromoaren taldea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak