→Basauri

Euskaraldiako partaideek euren bizipenak partekatuko dituzte gaur Basaurin

Abenduaren 3a da gaur. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeaz gain, Euskaraldia ekimenari amaiera emateko eguna ere bada.

Ahobizi eta belarriprest txapen banaketa Basaurin, azaroaren 18an // Argazkia: Basauriko Udala

Abenduaren 3a da gaur. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeaz gain, Euskaraldia ekimenari amaiera emateko eguna ere bada. Ahobiziak eta belarriprestak 11 egun euskaraz aritu ondoren, Euskaraldian parte hartu dutenek euren bizipenak partekatuko dituzte gaur 18:30etik aurrera Ibaigane Kultur Etxean. Era berean, Barry Manleyren bakarrizketa ere izango da. Manley Euskal Herrian bizi den iralandarra da.

Barry Manley 2014an Basauriko Berbalagun ekimenaren aurkezpen jaian // Argazkia: Geuria

EUSKARAREN EGUNA GOIZEAN

Euskararen Eguna ospatzeko goizean bi ekitaldi antolatu dituzte Basaurin bertako ikasleentzako. Alde baterik Benetan Be taldeak Inondik inora antzezlana taularatu dute Social Antzokian Lehen Hezkuntzako ikasleentzako. Eta bestetik, Bocabeats Comedia bikoteak bere ikuskizuna eskaini du Ibaigane Kultur Etxean. Bertara Bigarren Hezkuntzako eta Euskaltegietako ikasleak bertaratu dira.

Benetan Be hirukotea gaur Social Antzokian // Argazkia: Basauriko Udala

Bocabeats Comedia gaur Ibaigane Kultur Etxean // Argazkia: Basauriko Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak