→Basauri

Basaurik Euskaraldiari heldu dio eta Porrotxek hitzaldia eskainiko du hilaren 8an

etxebarri porrotx herrigintzaz irrigintzaz 2018 urtarrila

Maiatzaren 5etik 17ra bitartean ospatuko da Euskal Astea Basaurin. Egitarauaren barruan Euskaraldiaren aurkezpena izango da.

Herrgintzaz eta irrigintzaz aritu zen Porrotx Etxebarriko Kukullaga eskolan urtarrilean // Geuria

Maiatzaren 5etik 17ra bitartean ospatuko da Euskal Astea Basaurin. Aurten, bi dira ekitaldi bereziak: batetik, hilaren 5ean Jon Arretxe idazlearen eskutik ibilbide gidatua, Arrutiren banda bere azken nobelaren harira; bestetik, hilaren 8an, asteartez, Ibaiganeko Kultur Etxean Josemari Agirretxe Porrotxek Herrigintzaz eta Irrigintzaz hitzaldia eskainiko du, Euskaraldiaren aurkezpen gisa, 16 urtetik gorakoei zuzenduta (19:00). Guztira, hamabost ekintza Euskal Astean, tartean, dantza ikastaroa, herri kirolak, ipuin kontalariak, bertso topaketa eta Finagako ibilbide gidatua, besteak beste.

Mintzodromoa, hilaren 17an

Ekintza nagusietako bat Mintzodromoa izan ohi da. Aurten, hilaren 17an izango da Solobarria plazan, goizez (10:30- 12:00) eta arratsaldez (18:30-20:00). Izena emateko epea hilaren 7ra arte irekita dago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak