→Basauri

Federico Mayo auzunea berrurbanizatzeko bigarren faseasi ekingo diote azaroan

basauri federico mayo 2015 lehen fasea bukatuta igogailua

Federico Mayo auzuneko Valentzia eta Aragoi kaleak berriro urbanizatzeko lanak hasiko dituzte azaroan eta lau hilabeteko epean bukatuko dituzte.

Federico Mayo auzuneko lehenengo fasea, bukatuta // Argazkia: Basauriko Udala

Federico Mayo auzunearen barrualdea -Valentzia eta Aragoi kaleen artekoa- berriro urbanizatzeko lanak esleitu berri ditu Basauriko Udalak. Hain zuzen ere, auzune horretan esku hartzeko bigarren faseari ekingo diote azaro bukaeran, udal arduradunek aurreikusi dutenez.

Etxaldeko 2, 4, 6, 8, 10 eta 12 atarien irisgarritasun-arazoak ezabatuko dituzte, eta udal saneamendu- eta elektrizitate-sareak berrituko dituzte. Gainera, hiri-altzari berriak jarriko dituzte. “Lanoi esker hala nahi duten atariek igogailua jarri ahalko dute”, dio Nerea Renteria Lurralde-politika eta Kontratazio arloko ordezkariak: “Esku-hartze horri esker erabat berrituta geratuko da etxalde osoa”.

Obrak Tecyr Construcciones y Reparaciones SA enpresak burutuko ditu, 351.883 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne). Aurreikuspenen arabera, azaroa bukaeran hasiko dituzte obrak eta lau hilabeteko epean amaituko dituzte, martxoa aldera.

Lehenengo fasea, bukatuta

Federico Mayo auzunea berritzeko lehenengo fasea 2015eko amaieran garatu zuen Udalak. Fase horretan berriro urbanizatzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak egin zituzten Andaluzia, Valentzia, León eta Gaztela kaleek mugatutako auzunean, eta udalerriko seigarren hiri-igogailua abiarazi zuten. Obra horiekin Udalak 889.151 euroko inbertsioa egin zuen.

Urbanizatze-obra hauek Auzoegin Ekintza Planaren barruan daude. Ekintza Plan horren xedea da udalerriko zenbait tokitan eraberritze eta berroneratze ekintzak garatzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak