→Basauri

Festibas banden jaialdia maiatzaren 19an ospatuko da, Bentako jaietan

basauri festibas 2017 kurixe argazkia zirt zart

Basauriko musika taldeak eta Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokalak erabiltzen dituzten bandak ezagutarazteko helburuarekin dator beste behin ere Festibas jaialdia.

Iazko Festibas jaialdian aritu zen Kurixe taldea // Zirt Zart Basauri

Basauriko musika taldeak eta Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokalak erabiltzen dituzten bandak ezagutarazteko helburuarekin dator beste behin ere Festibas jaialdia. Aurten bosgarren edizioa izango da eta maiatzaren 19an, larunbatez, ospatuko da San Isidro plazan 21:00etatik aurrera, Bentako jaien egitarauaren barruan.

Jaialdian, gehienez, bost talde arituko dira eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Interesdunek izena emateko orria bete beharko dute eta martxoaren 31a baino lehen bidali zirtzart@basauri.eus helbide elektronikora, bandaren deskribapenarekin eta taldeko kideetako baten NANaren fotokopiarekin edo errolda-agiriarekin batera. Inskripzio orriak ere eskuragarri daude Zirt Zart Gazte Bulegoan eta Basozelai Gizarte Etxeko Gaztegunean eta eskuz (asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara, eta astelehenetik ostegunera 16:00etatik 20:30era) edo posta bidez (Basozelai Gizarte Etxea, Basozelai 11, 48970 Basauri) ere entregatzeko aukera ere izango dute interesdunek.

Parte hartu nahi duten banden kideetako bat, gutxienez, Basaurikoa izan behar du, bestela, beharrezkoa izango da 2016az geroztik entseguak egin izana Basozelai Gizarte Etxeko lokaletan. Era berean, bandako taldekideak 16 urtetik gorakoak izan behar dute. Basauriko Udalak antolatzen du Festibas, Zirt Zart Gazte Bulegoaren laguntzarekin.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak