→Basauri

Gara egunkariaren kontrako espoliazioa aztertuko du gaur Iker Bizkarguenaga kazetariak Basaurin

Egin egunkariaren gain zegoen zorra Gara egunkariak ordaindu behar duela iragarri zuen urtarrilean Espainiako justiziak, enpresen ondorengotza ideologikoa egotzita.

Iker Bizkarguenaga Garako kazetari basauriarrak emango du hitzaldia // Geuria

Egin egunkariaren gain zegoen zorra Gara egunkariak ordaindu behar duela iragarri zuen urtarrilean Espainiako justiziak, enpresen ondorengotza ideologikoa egotzita. Ildo horretan, Egin egunkariaren zorra kitatzeko 3 milioi euroko zorra ordaindu beharko du Garak. Horretarako, sei hilabetean behin 500.000 euroko ordainketa egin beharko diote Gizarte Segurantzari, “Garako langile guztien urteko soldata baino gehiago”, adierazi zuen orduan Iñaki Soto Garako zuzendariak: “Eginen zorra guk odainaraztea erabat bidegabea da”. Gizarteari laguntza eskatu diote zorra gainditzeko.

Gararen gaur egungo egoeraz, etorkizunerako erronkez edota #nierebaNAIZ kanpainaz arituko da gaur, apirilak 2, Iker Bizkarguenaga Garako kazetari basauriarra. Hitzaldia Pozokoetxe Kultur Etxean izango da 19:00etan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak