→Basauri

Gidabaimen azterketa euskaraz egiten dutenek 100 euroko diru-laguntza jasoko dute

basauri-kotxea-gidabaimena-euskaraz-2018-argazkia-Art-Markiv-Unsplash

Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egingo duten 17 eta 23 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta kanpaina hau.

17 eta 23 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta Gidabaimena euskaraz kanpaina // Art Markiv, Unsplash

Basaurik martxan jarri du beste urte batez Gidabaimena euskaraz kanpaina. Kanpaina honek aukera ematen du gidabaimen azterketa teorikoa euskaraz egiteko. Ildo horretan, aukera hori aukeratzen duten gazteek (17 eta 23 urte bitartekoek, alegia) 100 euroko diru-laguntza jasoko dute, eta gainera, udalerriko gasolindegietan gastatzeko 100 euroko opariaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da urriaren 31ra bitartean.

Basaurin lau dira kanpaina honekin bat egin duten autoeskolak: Baskonia, Irrintzi, Mikel eta Bidebieta. Udalak azterketa teorikoa euskaraz prestatu ahal izateko liburuak hornituko ditu, kanpainaren zabalkundea egingo du, eta autoeskolei laguntza emango die euskararen erabilera bultzatzeko.

Gidabaimena euskaraz kanpaina lurraldeko hainbat udalerrietan abiarazi dute, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Alkarbide Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunearekin, EUDELekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera.

Gidatze-simulagailua Basozelaiko jaietan

Kanpaina hedatzeko helburuarekin Basauriko Udalak zenbait ekimen berri aurreikusi ditu. Alde batetik, gidatze-simulagailua ipiniko dute ekainaren 23an Basozelain, Gizarte Etxearen ondoan (ekainaren 9an San Migelen jarri zuten gidatze-simulagailua). Bestetik, gazteak motibatzeko Instagram kontua eratu dute (Gidabaimena euskaraz). Amaitzeko, kanpainaren berri emateko bideo bat grabatuko dute euskaltegiko zenbait ikaslek. Joan den urtean azterketa euskaraz egin zutenak eta aurten horretan dabiltzatenak izango dira bideoko protagoistak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak