→Basauri

Gure Esku Dagoren giza katearen aurkezpena egingo dute apirilean Basaurin

basauri gure esku dago ibaigane 2014

Erabakitzeko eskubidearen alde, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea egingo da ekainaren 10ean. Apirilaren 11n Basaurin aurkeztuko dute ekimena.

Erabakitzeko eskubidearen alde, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea egingo da ekainaren 10ean, Gure Esku Dago plataformak deituta. Guztira 201,9 kilometroko ibilbidea lotuko ditu giza kateak eta tartean Hego Uribe eskualdetik ere igaroko da.

Giza katearen nondik norakoak ezagutzeko, aurkezpena antolatu dute apirilaren 11n, asteazkenez, Basaurin. Zelai Nikolas Gure Esku Dago herri plataformaren bozeramailea izango da Basauriko aurkezpenean. Ibaigane Kultur Etxean izango da aurkezpena 19:30ean. Giza kateari buruzko informazioa banatuko dute bertan, eta giza katean parte hartzeko izena emateko aukera ere egongo da.

Ekimenean parte hartzeko izena ematea “ezinbestekoa” dela jakinarazi dute Gure Esku Dagotik. Izen emate bakoitzagatik 5 euro ordaindu behar dira eta partaideek zapi bana jasoko dute, ekainaren 10ean erabiltzekoa.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|