→Basauri

Javi Conde omenduko du Basauriko Herri Krosak bere 40. edizioan

Azaroaren 4an, igandez, ospatuko da Basaurin korrikalari gehien batzen dituen lasterketa. Hain zuzen ere, Basauriko Herri Krosa izango da

Iazko Herri Krosa // Argazkia: Geuria

Azaroaren 4an, igandez, ospatuko da Basaurin korrikalari gehien batzen dituen lasterketa. Hain zuzen ere, Basauriko Herri Krosa izango da azaroko lehen igandean. Aurrekoetan bezala, bi lasterketa izango dira: proba luzea 11 kilometrokoa, eta ibilbide laburra 3,3 kilometrokoa. Azaroaren 3ra arte dago izena emateko epea (12:00ak arte). Interesdunek www.sailkapenak.com webgunean eman dezakete izena, edota San Jose ikastetxeko Ikasle Ohien bulegoan.

Aurtengo Basauriko Herri Krosak 40. edizioa beteko du (Basauriko kirol-ekitaldirik zaharrena da), eta kategoria guztietako ohiko sariez gain, korrikalari-poltsarekin batera urteurrenaren domina ere jasoko dute partaide guztiek. Gainera, Javi Conde atleta basauriarrari omenaldia egingo diote, zortzi aldiz irabazi baitu Basauriko Herri Krosa. Iaz, eguraldi kaxkarra egin arren, 1.000 korrikalari inguruk hartu zuten parte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak