→Basauri

Begoña Frutos del Valle da Herriko Taldeak-eko lehendakari berria

Otsailaren 28an osatu dute Herriko Taldeak-eko zuzendaritza batzorde berria. Begoña Frutos del Vallek ordezkatuko du Aritz Urtiaga lehendakaritzan.

Iazko zuzendaritza batzordeko kideak. Begoña Frutos del Valle da bigarrena eskumatik // Argazkia: Herriko Taldeak

Otsailaren 28an osatu dute Herriko Taldeak-eko zuzendaritza batzorde berria. Begoña Frutosek ordezkatuko du Aritz Urtiaga lehendakaritzan. Herriko Taldeakeko historian, 1968tik 36 lehendakari izan ditu elkarteak eta Begoña bosgarren emakumea da kargu horretan, hauen atzetik: Sonia Martinez (2001-2003), Izortze Gandiaga (2008-2009), Irene Garcia (2010) eta Itxaso Urionabarrenetxea (2012-2014).

Gauzak horrela, hau izango da 2019ko Herriko Taldeakeko zuzendaritza batzordea: Begoña Frutos del Valle (Itsaslapurrak) lehendakaria, Joseba Goikoetxea Monasterio (Edurre) lehendakari ordea, Sandra Barrio Campo (Txano Gorritxu eta Otso Maltxurrak) diruzaina, Maider Diez Salazar (Mozkorrak) idazkaria, eta Andoni Pagola Urbina (Ogeta Bat), Olatz Urtiaga Gorostiaga (Aldatxa) eta Berdoi Garcia Maguregi (Mozkorrak) batzordekiak.

Kandidatura honek Alaiak eta Zoroak koadrilen abala jaso du. Guztira aldeko hamar boto, kontrako lau eta bi abstentzio jaso ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak