→Basauri

Argazkiak | Erailketa matxistak salatzeko hileta-martxa egin dute Basaurin

  • basauri hilketa martxa 2018 erailketa matxistak salatzeko a25 1
  • basauri hilketa martxa 2018 erailketa matxistak salatzeko a25 1

Genero eta Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira (azaroak 25), hileta-martxa bat egin dute gaur, azaroak 24, Basaurin aurten gertatu diren erailketa matxistak salatzeko. Hileta-auto batek zabaldu du martxa eta bertara 300 herritar inguru batu dira. Ondoren, Begoñako Andra Mari kalean aurten (2017ko azaroaren 25etik 2018ko azaroaren 24ra) Espainian erail dituzten 70 biktima gogoan izan dituzte.

Era berean, Pepe Godoy basauriarraren adorea goraipatu dute Basauriko mugimendu feministako kideek, 40 urte ondoren umetan sexu abusuak jasan zituela publikoki salatu baitu.

basauri hilketa martxa 2018 erailketa matxistak salatzeko a25 1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak