→Basauri

Herritarrek parte har dezaten Hirigintza Plan irekia agertu du Basaurik

Basauriko Herrigintza Plan Orokorra 2016

Proposamenok herriko gune estrategikoak jasotzen dituzte, hala nola, La Basconia, Laminados Velasco, Larrazabal, kuartela eta kartzela, Mercabilbao…

Herritarren partaidetza sustatzeko asmoarekin, Basauriko Udalak bulego bat ireki berri du Pedro Cortazar plazan, alegia, azken urteotan Udaltzaingoaren bulegoa kokatuta zegoenean. Bertan, Basauriko Hiri Antolakuntza Plan Orokorra (HAPO) zehazteko prozeduran herritarren ideiak eta proposamenak jasoko ditu Udalak.

Bulegoa abuztuaren 6ra arte egongo da zabalik asteartetan 09:00etatik 14:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 21:00etara. Era berean Hirigintza Sailean, Zure Hitza Basauri webgunean eta udal webgunean ikusgai egongo dira planoak.

HAPOerako lau proposamen agertzen ditu erakusketak. Bulegoan bertan proposamena landu duen enpresaren arduradunak izango dira, parte hartzaileen zalantzei eta datua eskaerei erantzuna emateko. Proposamenok herriko hainbat gune estrategikoetan etorkizunera begira egin beharreko ekintzak jasotzen dituzte, hala nola, La Basconia, Laminados Velasco, Larrazabal auzoa, kuartela eta kartzela, Mercabilbao, San Migeleko Uriarte auzoa, Goiri eta Pagobieta mendi eremuak, besteak beste.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak