→Basauri

Basauriko Hondartza Eskubaloi txapelketak 700 jokalari batuko ditu

basauri hondartza eskubaloia 2017 bizkotxalde

Ekainaren 15etik 17ra bitartean ospatuko da Basauriko Hondartza Eskubaloi txapelketa Bizkotxalde parkean laugarren urtez jarraian.

Hondartza Eskubaloi txapelketa, iaz // Geuria

Ekainaren 15etik 17ra bitartean ospatuko da Basauriko Hondartza Eskubaloi txapelketa Bizkotxalde parkean laugarren urtez jarraian. “Ostiral arratsaldetik igandera bitartean 93 partidu izango dira Basauriko hondartza inprobisatuan”, dio Pablo Conejo Basauri Eskubaloi Taldeko presidenteak: “Gutxi gorabehera 700 jokalarik hartuko dute parte”.

Kategoria absolutuan 21 taldek hartuko dute parte: 8 emakumezkoenak eta 13 gizonezkoenak. Era berean, aurreko edizioetan bezala aurten ere eskolartekoan 30 talde arituko dira. Sarrera doakoa izango da.

Kutsu solidarioa

Txapelketa hau Eskubaloi Solidarioaren XI. Jardunaldien baitan dago eta aurten bildutako dirua Haszten erakundearentzako izango da. Aniztasun funtzionala duten Bizkaiko mutilak eta neskak kirol egokituan izena eman dezaten bultzaten du erakundeak. “Aurreikuspenen arabera, 70.000 euro inguru bilduko ditugu”, dio Conejok. Eskubaloi egokitua bistaratzeko helburuarekin igande goizean bizpahiru partidu antolatuko dituzte Bizkotxaldeko hondartza inprobisatuan.

Aurreko edizioetan, besteak beste, elkarte, erakunde edo norbanako hauentzako dirua lortu dute jardunaldi solidarioetan: Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioa, Aspanovas, Jose Javier Sanz eskubaloi jokalaria, Euskal Herriko Adimen-urritasun Fundazioa, Asebi, Stop San Filippo Fundazioa, La Cuadri Del Hospi edo Acambi.

IV. Hondartza Eskubaloi txapelketa – Egitaraua

Ekainak 15, ostirala. Eskolarteko txapelketa
Ekainak 16, larunbata. Eskolarteko txapelketak (09:00-14:00) eta kategoria absolutuak (15:00-24:00)
Ekainak 17, igandea. Finalaurrekoak eta finalak (absolutuak)

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak