→Basauri

Basauriko bost ikastetxetan hobekuntza-lanak egingo dituzte udan zehar

basauri kareaga goikoa ikastetxea 2018 google maps

Gaztelu, Kareaga Goikoa, Arizko Ikastola, Hizkuntza Eskola eta Soloarte ikastetxeetan hobekuntza-obrak egingo dituzte. Inbertsioa 194.000 eurokoa izango da.

Kareaga Goikoa ikastetxea // Google Maps

Basozelai-Gaztelu, Kareaga Goikoa, Arizko Ikastola, Hizkuntza Eskola eta Soloarte ikastetxeetan hobekuntza-obrak egingo dituzte. Inbertsioa 194.000 eurokoa izango da

Basauriko bost ikastetxeetan hobekuntza-lanak egiten ari da Udala. Hain zuzen ere, Basozelai-Gaztelu, Kareaga Goikoa, Arizko Ikastola, Hizkuntza Eskola eta Soloarte ikastetxeetean obrak egingo dituzte udan zehar. Basozelaiko eskola publikoari dagokionez, atea eta erabilera anitzeko gelako zoladura konpondu dituzte, eta datozen asteotan, eskudel berria eta gas naturaleko hargunea jarriko dituzte, baita kanpoaldean metalezko hesi berriak jarri ere.

Kareaga Goikoa ikastetxean ikasgela bateko zoladura berritzen ari dira eta eskolaurre eremuko fatxadak eta estaldura konponduko dituzte. Arizko Ikastolako komunak ere berrituko dituzte udako oporraldian zehar, baita Hizkuntza Eskolako sabaiak intsonorizatu ere. Bestalde, Soloarte ikastetxeko atezain automatikoa konpondu dute. Era berean, segurtasun-sokak jarriko dituzte zenbait ikastetxetan.

Guztira 194.000 euro inguru inbertituko dira hobekuntza-obra hauetan eta Eusko Jaurlaritzak 90.892 euroko ekarpena egingo du. Azken zazpi urteotan 2.000.000 eurotik gorako inbertsio bateratua egin dute Udalak eta Eusko Jaurlaritzak udalerriko ikastetxeak hobetzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak